Agenda 21

Zer da EA21?

Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko.

Zein da EA21 en helburu nagusia?

Eskolako Agenda 21aren helburu nagusia gizakiaren, gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetu, eta bizi kalitatearen eta ingurumen kalitatearen arteko oreka sortzeko hiritar arduratsuak lortzea da.

Eskola jasangarria ziurtagiria Oriora

Orioko Herri Ikastola, Kooperatiba Elkarteak ESKOLA JASANGARRIA ziurtagiria lortua du.

Bere eguneroko funtzionamenduan Eskolako Agenda 21 programak markatzen dituen jasangarritasunezko printzipioekin koherentzia frogatu duelako ziurtagiria eman zitzaion IkastolariEuskal Herriko beste 23 ikastetxek bakarrik lortu dute ziurtagiri hau eta Ikastola Orioko ikastetxe bakarra da ziurtagiri honen jabe.