Albisteak

Pau-Toulouse eta gure Ikastolako ikasleen elkartrukea

Lehenengo aldiz Orioko Herri Ikastolako ikasleen artean eta Pau-Toulouseko (okzitanieraz Tolosa) ikasleen artean elkartrukea antolatu da Ikastola eta Calandreta ikastetxeen artean.
Helburua Orioko Herri Ikastolako ikasleek frantsesez mintzapraktika egiteko aukera izatea da eta Calandretako ikasleek gaztelaniaz. Horrezaz gain, bi hiri-herrien arteko kultura, tokiak, ohiturak ezagutu eta harremanak egitea ereizango dira xede.

HH 4 URTEKOAK SAN MARTINEN

Urriaren 5ean, ostiralarekin, eguraldi ederra lagun genuela, HH4ko ikasle eta hezitzaileok San Martin baseliza ingurura joan ginen hamaiketakoa jatera eta paraje ederraz gozatzera. Bidean gure taldeko ikaslea den Markel Maizaren aitonarekin topo egin genuen eta bere oilo eta zaldi dotore eta ederrak erakutsi zizkigun.

Ikastolako erronkariak 2. sailkatu ziren

Kilometroak 2018 Urretxu-Zumarragan egin zen Erronka lehiaketan 2. sailkatu ziren Orioko Herri Ikastolako DBHko ikasleak. Zorionak!

HH 4-5 Oiangu parkean

HH 4 eta 5 urteko ikasleak Ordiziako Oiangu parkera irteera egin zuten aurreko ostiralean, irailaren 28an. Primeran pasa zuten parke zoragarri honetan naturaz gozatzen. Ikusi argazkiak!

Argentinarra LH 1B gelan

LH1B gelan Argentina hartu dugu proiektutzat eta gaur Argentinan bizi den Iñakiren bixita jaso dugu. Zenbat gauza ikasi ditugun! Eskerrik asko Iñaki!!

ZIKLOKILOMETROAK: Ikastolen arteko zubiak eraikiz

Irailaren 16an, igandearekin, Zumarraga-Urretxuko Kilometroak-en barne, Ziklokilometroak ekimena egin zen. Gipuzkoako Ikastola guztiak bizikletaz lotu ziren, ikastola bakoitzeko kideek erreleboak elkarri emanez, Ikastolen artean zubiak eraikiz.
Eta bide batez, bizikleta garraio-bide gisa sustatzeko, noski, ea laster ospatuko den Kilometroetara ahalik eta gehienak bizikletaz joaten garen.

Orriak

Albisteak-era harpidetu