• Herrikoa: pertsona bizia, aktiboa, eragilea eta hurbila.
  • Kooperatiboa: pertsona parte-hartzailea, konprometitua eta inplikatua.
  • Euskalduna: euskal kulturan sustraitua, munduari irekia, pertsona kultur eta eleanitza.
  • Berritzailea: pertsona autonomoa, hezkidetzailea, sostengarritasunean inplikatua, konfiantzaren pedagogian hezia, bizitzarako konpetentea.

IKASTOLAKO IKASLE-OHIEK BI OHOREZKO MATRIKULA LORTU DITUZTE! Orioko Herri Ikastolan DBHn EKI proiektuan hasi ziren bi ikasleek ohorezko matrikulak lortu dituzte batxilergoan. Mafalda Lertxundik Oteitza Lizeoan lortu du ohorezko matrikula eta Ainhoa Marticorenak Donostiako Larramendi ikastetxean.

ARTEZKARITZA KONTSEILURAKO HAUTAGAIAK

Pasa den astean Iban Osa, ikastolako gurasoaren eskutik, spinning saioak jaso genituen DBH4ko ikasleek. 
Spinning saio bat nolakoa den azaldu zigun eta baita egur pixkat eman ere!
Mila esker Iban!

Maiatzaren 17an, ostiralarekin, Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatu zen eta Ikastolako ikasleek koloredun loreak sortu eta margotu dituzte lorategietan jartzeko.
Urola-kostako udal eta ikastetxeekin batera, ekimen hau burutu da homofobiaren kontra gizartea kontzientziatzeko. 

Subscribe to Albisteak