Albisteak

DBH2ko frantseseko ikasleak Donibane Lohitzunen ibili dira. Azokan frantsesa praktikatu dute (baita euskalkiak ere!) eta, ondoren, Lapurdiko kostako herri polita ezagutzeko aukera izan dute. Quelle belle journée!

DBH3 eta DBH4ko ikasleek ikasturte hasierako irteerak egin dituzte. Lehenak Pasai San Pedrotik Donostiara oinez joan ziren, giro ederrean, musikak lagundurik eta erritmo bizian. Egun ederra, nahiz eguraldiak ez zuen uneoro lagundu. 

DBH4ko ikasleak bizikletan ibili dira,  Hondarribian.

DBH 2-ko ikasleek Baketik Fundazioak eskainitako saioa izan dute gaur goizean. Etika ardatz hartuta, eraldaketa pertsonala eta soziala sustatzeko saioak bideratzen ditu Baketik-ek. Hala, bulling-a eta ikasleen arteko harremanak landu dituzte, besteak beste. Horretarako, antzerki batetik abiatuta, ikasleen arteko rol eta portaerak aztertu dituzte eta gogoeta egin dute horien inguruan.

Saioaren amaieran, gelan harreman onak sustatzeko konpromisoa hartu dute ikasleek.

 

Lotura hontan ikusi ditzakezue 2019-2020 ikasturteko eskolaz kanpoko zerrendak.  KLIK EGIN HEMEN

Badator 2019-2020 ikasturtea! Ikasturte hasierako egun eta ordutegiei buruzko informazioa ikusteko klikatu hemen.

AGURRIK EZ, LASTER ARTE BAIZIK!

Guraso, lankide, ikasle eta ikastolakide estimatua,

Ikasturteko azkenengo irteera egin zuten LH 3 eta 4. mailako ikasleek. Kukuarrira oinez joan ziren eta tontorrean argazkia atera zuten MENDIMETROAK ekimenean parte hartuz (Kilometroak 2019 Zarautz-en barruan egiten den ekimena).

IKASTOLAKO IKASLE-OHIEK BI OHOREZKO MATRIKULA LORTU DITUZTE! Orioko Herri Ikastolan DBHn EKI proiektuan hasi ziren bi ikasleek ohorezko matrikulak lortu dituzte batxilergoan. Mafalda Lertxundik Oteitza Lizeoan lortu du ohorezko matrikula eta Ainhoa Marticorenak Donostiako Larramendi ikastetxean.

Páginas

Subscribe to Albisteak