IKASTOLA EGUNEAN HERRI BAZKARIA!

Iaz kolosala izan bazen, aurten mundiala izango da: ekainaren 15ean, larunbatarekin, ospatuko dugun Ikastola Egunean herri bazkaria antolatuko da berriz ere. 
Iaz aspaldiko partez ekimen hau berreskuratzea pentsatu zen, Ikastolako komunitatea osatzen dugunon arteko harremanak estutzeko (guraso-guraso, irakasle-guraso, ikasle-guraso-irakasle, ikasle-ohi, guraso-ohi, irakasle-ohi), komunitate izaera indartzeko, herrira etorri diren guraso berriak beste gurasoekin sozializatzeko… hitz bitan esanda, Ikastola Eguna konfiantzazko giro alaian elkarrekin ospatzeko.
Horretarako bi menu prestatu ditugu:
• Helduentzat 15€-tan: entsalada, enbutidoak edo patea, oilasko-errea, postrea, kafea eta edariak. 
• Haurrentzat 10€-tan: kroketak, hanburgesa eta izozkia.
Bazkaltzeko txartelak idazkaritzan eta pergolan (Bittor) salgai izango dituzue, baina azkar ibili, zeren txartelak eskuratzeko azken eguna maiatzaren 31a izango da eta baliteke den-denak agortzea, iaz horrela gertatu baitzen (gehienez 500 txartel jarriko dira salgai). 
Animatu eta zabaldu mezua parkean, plazoletako eserlekuetan, taberna eta kafetegietako terrazetan, ileapaindegietan, kiroldegian… eta zatoz IKASTOLAREN HERRI BAZKARIRA, MUNDIALA IZANGO DA!