Pasar al contenido principal

Bota ura, bota ura!!!

Beroari aurre eginez, ur jolasak egin dituzte HH4, HH5, LH1 eta LH2ko ikasle eta irakasleek.

Egun hauetarako bero handia iragarrita zegoenez, ur jolasak antolatu dituzte HH eta LHkoek gaur goizerako. Plazoletan elkartu dira, ikasle zein irakasleak bustitzeko prest eta horrela bukatu dute guztiek, blai.

Ikasle guztiak taldeetan nahastu eta ur jolas desberdinak egin dituzte: belakiaz boteila betetzea, buru gainetik urez betetako platera atzean zegoenari pasatzea, Ikastolako leihoetatik urez betetako baldeak...

Primeran pasa dute guztiek, ikasle zein irakasleek eta gaurko egunari aurre egiteko freskatu ederra hartu dute.

Bota ura!