DBH 4ko ikasleek 1.945 euro bidali dituzte Ruandako Ghiara Ikastolara

DBH4ko ikasleek Gabon Eskean eta Santa Eskean jasotako dirua Demetrio Esnaolari eman diote eta, bide batez, elkarrekin Ruandako egoerari buruz hitz egiteko aprobetxatu dute. Demetrio Esnaolak, gure irakasle ohiak, beti izan du Ruandarekin harreman estua. Izan ere, bere anaiak urte askotan egin zuen lan Ruandan misiolari modura, eta bera askotan joaten zitzaion bisitan. Hori dela eta, Orioko Herri Ikastolak lotura berezia izan du bertako Gihara Ikastolarekin. 

Aurten ere, Gabon Eskean, tonbolan eta Santa Eskean jasotako dirua Demetriori eman diogu Ruandara bideratu dezan. Aurten guztira 3.890 euro jaso dira, eta 1.945 euro bidali dira Gihara Ikastolara.

Aurrerago aipatuko dizuegu Gihara Ikastolan zertarako erabili duten Oriotik bidalitako dirua! Informatuko zaituztegu!