Kilometroetako arropa zure eskura

Aurtengo Kilometroak jaia Villabona-Zizurkilgo Zubimusu Ikastolak antolatuko du Korri, punpa, ttak! lelopean. COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiak etenaldi bat egitera behartu ditu, baina ez dira geldirik egon. Besteak beste, jaiaren bueltarako ilusio guztiarekin arropen eta produktuen katalogo ederra prestatu eta diseinatu dute.

Interesa duenak eskaera Kilometroen webgunean bertan egin behar du eta, ondoren, Orioko Herri ikastolako ordezkari bat arduratuko da eskatutako produktua etxean jaso dezan. Hartara, bidalketa-gastuak ekidingo dira. Sartu, saltseatu eta animatu zuen aletxoa jartzera zerbait erosiz!