Ikastola Eguna 2020

Ekainaren 13an ospatu zen 2019-2020 ikasturteko ez-ohiko Ikastola Eguna. Ikasturtearen amaiera guztiok elkarrekin ospatzeko aitzakia polita izan ohi da eta, aurten ere, gure komunitatearen izaera parte hartzailea azpimarratzeko balio izan du.

Ikastolaren proposamenari jarraiki, hainbat haur eta familiek etxean egindako lanak eskaini dizkiote Ikastolari eta bereziki txukun apaindu zuten plazoleta aldeko horma.

Hona hemen Ikastola Eguneko bideoa. Mila esker parte hartu duzuen guztiei!