NERABEAK, ALKOHOLA ETA COVID-19

Orioko Herri Ikastolako DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek urtero Agipad-ek (Drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkartea) eskainitako saioetan adikzioen abusua eta prebentzioa lantzen dituzte.

Kobid 19ak sortutako egoera dela eta, Elkarteak nerabeek eduki ditzaketen arrisku egoerei aurre hartzera gonbidatzen ditu familiak. Besteak beste, gehiegizko kontsumoa, distantzi neurriak ez errespetatzea, edalontzia eta botilak elkarbanatzea... Egoera horiek arriskuan jartzen baitituzte beraien buruak eta baita ingurukoak ere.

Arrisku horiek ekiditeko Agipadek prebentzio jarduera gomendagarriak azaltzen ditu infografia honetan.