Albisteak

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTSEN BIZI DANTZA IKUSKIZUNA IZAN GENUEN ATZO!

Atzo arratsaldean Orioko Herri Ikastolak antolatuta, Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen ikuskizun berria, Bizi dantza ikusteko aukera izan zen leporaino bete zen kiroldegian.

DANBORRADAKO ARGAZKIAK TALDEKA

Astelehenean gustura jo zuten danborra HHko haurrek. Goizean, HH2koak alaitu zizkiguten gela barruak eta arratsaldean berriz, Ikastola aurreko plazan jo zuten gainerakoek.

Kanpora atera aurretik, barruan argazkiak atera zituzten dotore-dotore apaindutako eremuan, Argitxo lagun zutela.

Ikusi nahi? Hemen dituzue taldekako argazkiak!

Pirritxekin elkarrizketa

LH 5. mailako ikasleak, kazetari lanetan jardun dira. Aste honetan Pirritx, Porrotx eta Marimotots beraien emanaldia eskeintzera datozen aitzakiarekin, Pirritxekin (Aiora Zulaikarekin) kontaktatu dugu eta ikasleek prestaturiko galderak erantzuteko prest agertu zaigu bideokonferentziaz.

Saharar errefuxiatuen aldeko janari bilketa

Aurten ere hasi gara Saharar errefuxiatuen aldeko janari bilketarekin ikastolan. Azken urteetan bezala LH6ko ikasleak ari dira izaten bilketa eta antolaketa egiteko arduradunak, baina, zuen laguntza behar dugu. Denon artean zenbat eta material gehiago inguratu indartsuagoa izango da bidaltzen diegun indarra eta laguntza.

Orioko Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalik

Ikastolak antolatzen duen Orioko Mendi Lasterketa martxoaren 29an izango da. Bertan parte hartzeko izena ematea ere zabalik dago.

Orriak

Albisteak-era harpidetu