Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Albisteak

Jakin ezazu gure ikastolarentzat interesgarria zer den!

2022-06-17

Egun hauetarako bero handia iragarrita zegoenez, ur jolasak antolatu dituzte HH eta LHkoek gaur goizerako. Plazoletan elkartu dira, ikasle zein irakasleak bustitzeko prest eta horrela bukatu dute guztiek, blai.

2022-06-17

Ingeleseko proiektua aitzakiatzat hartuta, txokolatearen jatorria ikasi dute, Maia eta Azteketatik gaurdaino.

2022-06-17

Sokazko instrumentuak, haizezkoak...ezagutu eta bakoitzaren soinua nolakoa den gertutik antzemateko aukera izan dute.

2022-06-17

DBH1eko ikasleek aste osoa pasa dute Orioren izaera arrantzalea arakatzen. Bideoak, jolasak, abestiak eta protagonisten zuzeneko lekukotzak izan dituzte horretarako.

2022-06-17

Oriotarrak erronken zaleak bagara eta erronka honi ere gogo biziz heldu diote ikastolatik pasa diren belaunaldi guztiek.