Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Albisteak

Jakin ezazu gure ikastolarentzat interesgarria zer den!

2023-03-16

HH5eko ikasleak Donostian Euskal Herriko Unibertsitatean izan dira, etorkizuneko irakasleekin ingeles eta psikomotrizitate saioak burutzen. Ondoren, eguraldia lagun, hondartzara joan dira jolastera.

2023-03-16

Lurrean papel zuria zabaldu eta beraien eskuak pintzel moduan erabiliz gozatu ederra hartu zuten txikiek. Esperientzia berriak biziz eta koloreekin jolasean, haurrek irudimena eta sormena lantzen dituzte.
 

2023-03-08

HHn, gure inguruko emakumeak

2023-03-06

Uhaitz, Joseba eta Mikelen amatxok zigala, antxoa, barbariña eta itsasoko jaki ezberdinak ekarri dizkigu ikastolara eta berauen ezaugarri ezberdinak azaldu dizkigu.

2023-03-03

Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleak bere Ikastolako ibilbidearen amaieran daude eta ikasle bakoitzari bide berri bat aukeratzeko garaia iritsi zaio.

2023-03-03

Leihoetatik elurra mara-mara ari zuela ikusita zaila izan zen ikasleak geletan erne mantentzea eta noski, gure herrian ezohikoa den egoera honean aurrean kalera atera ziren elurraz gozatzera.