Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

6 - 12 urte

Gure ildo pedagogikoa konfiantzaren pedagogian oinarrituta dago eta pertsona da erdigunea.

Pertsonaren garapena eta zaintza

  • Ikasleak konfiantza eta ziurtasuna lor dezan ezinbesteko garrantzia du begiradak, ikasleenganako konfiantzazko begiradak.
  • Erritmoak errespetatzen saiatzen gara.
  • Ikaslearen egokitzapen fase ezberdinak aintzat hartzen dira eta familiarizazioaren bidez egokitzapen horretan laguntzen dugu.
  • Ikaslearen emozioen zaintza

Testuingurua:

  • Espazio eraberrituak eta elkarrekin komunikatuak, zabalak eta argitsuak.
  • Taldekatze ezberdinak eskaintzen dituen altzariak eta material anitzak.

 

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua:

  • Ikas-iraskaskuntza modu egokian eman dadin motibazioa mobilizatzea da garrantzitsua eta horretarako ikaskuntza aktiboan oinarritzen gara.Arazo egoera,interesetatiknahiz kontestu errealekin lotutako gaietatik abiatuta, erronka suposatzen duen proiektu propioak lantzen ditugu, errealitateari erantzunez eta herrian eragiteko.
  • Proiektuak, talde lana eta elkarlana,manipulazioa eta esperimentazioa, metodologia aktiboak, adimen anitzak, pentsamendu estrategiak, ebaluazio hezigarria... kontuan hartzen dira, beti ere, ikasleak dituen gaitasunak garatzeko aukerak eta erronkak eskainiz.
  • Ikasleekin etengabeko hartu emanean aritzen gara, beraiek dira ikas prozesuaren jabe eta helduak bidelagun gara, etorkizunari modu onenean aurre egingo dioten pertsonak hazteko.
  • Komunitate bat gara eta familienpresentzia garrantzitsua da, gurasoak gelan ekimenaren barruan eta proiektuetan txertatuta.
  • Gertuko tutorizazioak
  • Eleaniztasuna, logika matematikoa, bisual espaziala, ingurunearekin eta artearekin lotura,pertsona barrukoa,gizarte harremanak eta giza-balioak nahiz euskal kultura lantzen dira, beti ere garenetik mundua gelara ekarriz eta geletatik ikasleak mundura ateraz. Orio gara eta munduan barrena ibiliko gara.