Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH5ekoak arrantza mundua ezagutzen

2022/05/25

Saria hausiya zekarkiñe, marian sartuko omen ditun… dio Erria Txikota abestiak eta Beti San Luis baporea ere horrelaxe sartu zen herriko mollara.

Egun batzuetan dotore egon da Orioko portua sarea zabalduta eta saregileak josi eta josi egon dira, ahalik eta azkarren berriz ere itsasontzia itsasoratu eta arraina harrapatzeko. LH5ekoak arrantzaren inguruko lanketa egiten ari dira eta aukera polita baliatu zuten, sarea baporera sartzen ikusteko eta arrantza munduko hiztegia lantzeko, Joakin Zinkunegirekin. Hantxe ibili ziren sareak zenbat braza neurtzen ote dituen estimazioak egiten, berunak zertarako ote dituen galdetzen eta txirloia, txikota, mutiloia eta arrantza munduko hainbat hitz ikasten.

Zuek ezagutzen al dituzue hitz horiek eta ba al dakizue braza bat zenbat den?

Arrantza