Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Irteeraz irteera poz-pozik!

2022/06/02

Eguraldi ona lagun, HH5 eta LH3koak irteeran izan dira aste honetan.

Txikienak, Aieteko parkean izan dira eta naturan inguraturik jolasean aritzeko aukera paregabea izan dute.

LH3koek berriz, Zarauztik Getariarako bidea oinez egin dute eta, ondoren, berotasunak kentzeko Getariako hondartzan bazkaldu eta nahikoa jolas egiteko aukera izan dute uretan zein hondarretan.

Primerako eguna pasa dute guztiek eta irrifarrea ahoan bueltatu dira.

HH5 IRTEERAN