Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Xalto aireratzera goaz!

2022/06/03

Ikastola Egunean, Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko ekintzen artean, egurats globo bat estratosferara bidaltzeko egitasmoa prestatu du Ikastolak hainbat gurasorekin elkarlanean. Proiektu honen berri Lehen Hezkuntzako ikasleei zabaltzeko asmoz, Ana Viso eta Lohitzune Solabarrieta gurasoak LH3tik LH6 arteko ikasleekin elkartu dira.

Aireratuko den globoaren ezaugarriak azaldu eta heliozko globoen propietateak ezagutzeko esperimentuak egin dituzte, ikasleen artean globoa aireratzen ikusteko gogoa piztuz. 

LH5eko ikasleak gainera, Veronica Grefa gurasoaren eskutik eskulanak egiten aritu dira Xalto estratosferara bidali ahal izateko. Badirudi guztia prest dagoela biharko. Bidaia ona opa dizugu Xalto!

 

Xalto panpinak prest.