Parke berriak haurrengan arrakasta

Uda honetan Ikastola dagoen udal-eraikinaren fatxadaren berritze lanak egin dira: egoera larrian zeuden kanpo aldeko fatxadei heldu zaie aurrena eta obretan erabilitako tresnerira irailean kendu zenean, ibai aldeko parkea egoera kaskarrean geratu zen.
Hori dela-eta, Ikastolak bere gain hartu du herriko parke hau berritzeko ardura (kostua barne) eta Ikastolan egiten ari diren eraldatze prozesuarekin lotuta, Konfiantzaren Pedagogia egitasmoaren oinarriekin diseinatu dute parkea. Horrela elementu naturalekin eraikitako parkea osatu dute: zoruaren azalera handiena pinu azalekin estalita dago, enbor zatiekin zirkuituak antolatuta daude, hiru dimentsiotako egiturak osatzen dituzten etxolak eraiiki dira eta landare sensorialak landatu usaimena, ukimena eta dastamena lantzeko. 
Modu honetan haurrek, esperimentatuz, erronka ezberdinei aurre egiteko aukera dute: oreka, kuriositatea, aurkikuntza... Haur parke hau 0 eta 6 urte bitarteko umeentzat dago diseinatuta eta, herriko parkea denez, haur guztiek bertan jolasteko aukera dute, irekia baita. 
Gozatu Ikastolako parke berrian!