Mari Domingi etorri da Ikastolara!

Aurten ere etorri zaigu Mari Domingi ikastolara bixita egitera. Nahiko lan izan omen du ikastolara iristeko, Napo astoa gaixorik baitzegoen. Eskerrak baserrian gorderik zuen oraindik bere bizikleta zaharra. Hala ere gure haurtxoen irri eta kantuak entzutean berehala ahaztu zitzaizkion neke guztiak. Mila esker Mari Domingi, hurrengo urtera arte.