Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Belaunaldi ezberdinen argazki erakusketa

2022/06/06

Ikastolaren 50.urteurrena dela eta ikastolatik pasa diren belaunaldi guztien argazkiak egongo dira ikusgai Arkupeko taberna eta denda ezberdinetan. Gaur goizean gure txikiak ederki banatu dituzte argazkiak.

Argazki zaharrak ikusi eta zenbat oroitzapen etortzen diren gogora, horrelaxe ibili dira ikastolatik pasatako belaunaldi guztiak azken boladan, aspaldiko kontakizunak berreskuratzen.

Orain ea herriko zein taberna edo dendetan ote dauden ikastolatik pasatako ikasleen argazki ezberdinak, hasi begiratzen eta irrifarre batzuk aterako zaizkizue zuen aspaldiko argazkitxoekin!

Eskerrik asko Arkupe elkarteari gure argazkiak herrira zabaltzeagatik eta eskerrik asko gure ikasleei argazkiak denda eta taberna ezberdinetara eramateagaitik.

Zipristin