IKASTOLA IKUSI ETA EZAGUTZEKO AUKERA MATRIKULATU AURRETIK

Ostiralean amaitzen da Ikastolan matrikulatzeko epea.

Gurasoren bat Ikastolak antolatutako ateak irekitako egunean edo informazio bilerara etorri ezinda geratu bazen, Ikastola ikusi eta ezagutzeko aukera badu matrikulatu aurretik ondorengo telefonora deitu eta hitzordua hartuta: 656008789

  • Matrikula bulego ordutegian: goizez, 08:30etik 13:30era, eta arratsaldez, 14:30etik 18:30era.
  • Ekarri beharreko dokumentazioa: Familia liburua, nortasun agiriaren kopia eta umearen udal-errolda agiria.