LH 1. eta 2. mailako ikasleek azokan

Orioko Herri Ikastolako LH 1. eta 2. mailako ikasleek baratza landu dute proiektu gisa, eta baratzean landatu dituzten barazkiak saltzera joan ziren atzo, ostegunero herrian egiten den azokara.

Ikastolako baratzan landutako barazkiak saltzera joan ziren herriko azokara Ikastolako ikasleak: baratxuriak, zerbak, letxu berdeak eta gorriak saldu zituzten,  bakoitzak bere prezioarekin. 
Proiektuari amaiera emateko ekimen ederra egin dute ikasleek eta argazkietan ikusi daitekeen bezala, herritarrak hurbildu zaizkie beraien barazkiak erostera. Bejondeizuela!