IKASTOLAK ELKARMAKER PROIEKTUAN PARTE HARTU DU

ElkarMaker proiektua Gipuzkoako Foru Aldundia, Ikastolen Elkartearen  eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren artean aurrera eramaten ari diren  egitasmoa da. 
Elkarmaker proiektu honetan, Ikastolako LH 3. mailako ikasleek teknologiarekin lotuta, pertsonen bizitza hobetuko duten ideia zaparrada egiten dute. Ideia zaparrada horretatik Ikastolako DBH 3. mailakoek bi ideia interesgarrienak hartu eta maketak osatzen dituzte. Bukatzeko, Mondragon unibertsitateko ingeniaritza eskolakoei aurkezten zaizkie maketak eta hauek prototipoak egiten dituzte. 

Aurrera eraman dituzten bi proiektuak alkandora tolesteko gailua eta itsasoko plastikoak eta mikroplastikoak biltzeko garabia izan dira.
Argazkietan ikus daitekeen bezala, Ikastolako aretoan bildu ziren proiektuan parte hartu duten ikasleak, bi proiektuen azalpena egin eta prototipoak aurkezteko.