HOMOFOBIAREN KONTRA KOLORETAKO LOREAK IKASTOLAN

Maiatzaren 17an, ostiralarekin, Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatu zen eta Ikastolako ikasleek koloredun loreak sortu eta margotu dituzte lorategietan jartzeko.
Urola-kostako udal eta ikastetxeekin batera, ekimen hau burutu da homofobiaren kontra gizartea kontzientziatzeko. 
Horretaz gain NAIZELA NAIZENA ONARTUA dioen pankarta ere jarri da Ikastolan ostadarraren koloredun fondoarekin. Ea guztion begirada eta jarreretan ere hamaika koloretako pertsonak onartzen ditugun urte guztian.