Familiarizazioa eta English Around The World LH6n

Iraila oharkabean joan zaigu askori, baina jakin badakigu ikasle askorentzat ikasturteko hilabeterik zailena izan ohi dela. Oporren itzulera, urduritasunak, gelakide berriak, lan-ohiturak berriz hartu beharra... Lehenengo egunetako urduritasunak baretu, gela berrietara egokitu, ikasle berriei ongietorria egin, irakasle berriak ezagutu eta pixkanaka lan ohitura eta erritmoak hartzeko asmotan, ikasturtea familiarizazioa proiektuarekin hasi dugu.

 

Horrea gain, LH6an, ingelesean, English Around The World proiektua landu dugu. Taldeka, ingelesez hitz egiten den bost herrialde landu ditugu eta aurkezpen batekin, ikasitakoa gelakideei aurkeztu diegu. Gainera, Jason Coon Estatu Batuarra gelara etorri zitzaigun, beraiek Estatu Batuetan nola bizi ziren eta zein bizi ohitura zituzten azaltzera. Mila esker zure bisitagatik!