Liztorra gelan sartu eta zist!

Gurasoak gelan ekimenaren baitan, 3. mailako gurasoa den Ixaskun Carton etorri zaigu gelara. Gipuzkoako liztor beltzaren aurkako protokoloari buruz aritu zaigu azalpenak ematen. Informazio eta material ugari ekarri du, eta guztiarekin museotxoa osatu dugu denon artean. Aste osoan zehar, LHko ikasle guztiek bisitatuko dute museotxoa.

Mila esker, Ixaskun! Arretaz entzun dugu zuk esandako guztia eta, beste behin ere, argi geratu zaigu haurrak motibatzeko biderik eraginkorrenetakoa dela familiak Ikastolako partaide aktibo izatea dela!