Zorionak Erronka taldeari!

Igandean Zarautzen Kilometroak jaialdia ospatu zen eta Orioko Herri Ikastolako ikasleek Erronkako bideo lehiaketan bigarren postua lortu zuten.  Guztira, Ikastolako ikus-entzunezkoak 151 puntu lortu zituen. 

Bestetik, Kilometrotako Erronka Proban seigarren postua lortu zuten. Besteak beste,  bertsolaritza, orientazioa, marmitako-lehiaketa eta trialoi estatiko probak egin behar izan zituzten gure ikasleek.

Argazkian, sariarekin gustura ikus ditzakegu gure Erronkariak! Zorionak!