DBH 1EKO IKASLEAK INKLUSIBITATE GAIA LANTZEN

DBH 1eko ikasleek Atzegi Elkartearekin hitzordua izan dute aste honetan eta Gureak enpresa bisitatzeko aukera izan dute. Atzegi Elkarteak adimen urriko pertsonen alde egiten du eta hauen bizi kalitatea hobetzea du helburu. Inklusibitatearen alde lan egiten dute eta, horretarako, Ikastolako ikasleak bisitatu dituzte.

Proiektua bi zatitan banatu dute. Lehenengo, elkartekideak Ikastolara etorri dira ikasleekin berdintasuna eta lan, ikasketa eta bizi eskubide gaiak lantzera. Ondoren, ikasleak (3 taldetan) Gureak enpresara joan dira, eta bertako langileekin hitz egiteko aukera izan dute.

Bisita benetan aberasgarria izan da gure ikasleentzat!