ITSASOA GAIA SAKONTZEN LH2N

Itsasoa gaia sakontzen jarraitzen dute LH2n. Aurrekoetan ere aipatu izan dugun bezala, etxekoak, familiak...ere ikasleekin batera,  murgilduta dabiltza proiektuan. Hori da hori komunitatea osatzea! Hori da hori auzolana!

 Azkenekoz, Jonen familiaren ekarpena jaso dute. Jonen familiak harreman estua du itsasoarekin. Familian arrantzaleak, saregileak eta eskabetxerian lan egin dutenak ditu. Familiakoei egindako elkarrizketen bidez Jonek informazio asko ekarri du gelara eta izugarri ikasi dute lanbide hauei buruz. Saregileek erabiltzen dituzten tresnak ere ekarri ditu eta etxekoek enbotatutako atun pintxoa dastatzeko aukera ere izan dute. 

Mila esker Jon eta familia!