Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBH4ko ikasleak Farfarako kideekin

2022/06/17

Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleak, Farfarako kideekin etxeko oinarrizko lanak egiten ikasten jardun dira. Beti bezala, oso balorazio ona egin dute bai ikasleek baita irakasle-lanetan jardun dutenek ere. 

DBH4ko ikasleentzat agur astea izan da. Orioko Ikastolako ibilbidean oinarrizko hezkuntza jaso dute, baina azken ikasgai bat baina, ez horregatik garrantzia gutxiagokoa, geratzen zitzaien lantzeko: etxeko lanak. Irakasle paregabeak izan dituzte ikaste-prozesu horretan bidelagun: Farfarako kideak.

Oso giro onean sukaldatzen, botoiak josten eta makramea egiten ibili dira. Mila esker Farfarako kide guztiei!

DBH2 eta DBH3ko ikasleek euskara pantailetarako proiektuarekin ibili dira eta DBh1eko ikasleak, berriz, Orioko herriaren izaera arrantzalean murgilduta.

 

Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleak Farfarako kideekin