HAUR ESKOLARA ETA EGUNEKO ZENTRORA JOAN DIRA HH4 ETA 5EKOAK ABESTERA!

Orioko Herri Ikastolak garrantzi handia ematen dio herriko eragileekin elkarlanean aritzeari. Urteko beste hainbat momentutan eguneko zentrura bisitak egiten badira ere, urteroko zita izaten da abendukoa, gabon kantak abestera joaten baitira HH eta LHko ikasleak Haur Eskola eta Eguneko Zentrura. 

Gaur HHkoen txanda izan da. HH4koak Haur Eskolara joan dira Ikastolan eta etxean entsaiatzen dabiltzan abestiak abestera. Bertako txikitxoek gustura hartu  dute bisita.

HH5ekoak aldiz, Eguneko Zentrura joan dira abestera eta bertako aiton-amonek besoak zabalik hartu dituzte. Ikastolatik prestatutako abestiak abestu dituzte denen artean, aiton amonek ere ezagutzen baitzituzten! Ondoren, aiton-amonek ikasleek ezagutzen ez zituzten abestiak ere abestu dituzte.

Transmisiorako aukera paregabea izan da!