Haur Hezkuntza - Informazio gehiago

Familia eta Ikastolaren arteko elkarlana

Familia eta Ikastolaren helburu komuna da haurraren garapen osasuntsua. Beraz, ezinbestekoa da bion arteko elkarlana.

     

Haurra protagonista

Haur bakoitza bakarra eta errepikaezina da.

Haurra bere ikasketa ibilbidearen protagonista da eta gu bidelagunak.

     

Erritmoak eta denborak

Haur bakoitzak bere erritmo biologiko, kognitibo, emozional eta psikomotoreak dituenez, hauek errespetatzen saiatzen gara.

Eguneko ekintzak antolatzerako garaian haurraren erritmo biologikoak kontuan hartzen ditugu.

 

Espazioak eta materialak

Espazio seguruak, atseginak, argitsuak eta autonomia bermatzen dutenak eskaintzen dizkiogu haurrari.

Espazioak material aberats eta anitzez horniturik daude, esperimentaziorako aukera ezberdinak eskainiz, bakoitzaren momentu, erritmo, interes eta nahien arabera.

    

Jolasa

"Haurrak ez du jolasten ikasteko, baina jolasten duelako ikasten du" Jean Piaget.

Jolasa garapen eta ikaskuntza prozesu guztiaren ardatz eta motorra da.

         

Interakzioa eta kooperazioa

Haurrak besteekin harremantzeko berezko beharra du.

Ikastolan beste haurrekin, irakasleekin, familiekin eta (herriko) komunitatearekin elkarlanean eta kooperazioan jarduteko aukera izango da.

    

Euskalduntasuna (eleanitza)