Alvaro Beñaran pedagogoaren hitzaldia

Alvaro Beñaran pedagogoak HELDUAREN LEKUA HAURRAREN GARAPENEAN hitzaldia emango du, bihar, osteguna, 17:00etan Ikastolako areto nagusian (DBHko eraikina). Haurraren garapena zer den eta garapen horretan helduak zein leku duen azalduko du. Izan ere, ez dago garapenik erreferentziarik gabe eta helduekiko harremanik gabe. Azkenik, afektuari eta mugei buruz ere ariko da, horiek baitira haurraren garapenaren bi oinarriak.

Hitzaldia guraso, irakasle eta gaiarekin interesa duen orori zabalik dago.