Orioko herri ikastola nazioarteko IV. hezkuntza simposiumean

Orioko Herri Ikastolako zazpi kide Bartzelonan ospatzen ari den IV. Hezkuntza Simposiumean daude. Hezkuntza eraldaketaren inguruko simposium honetan, hainbat herrialdetako jendea elkartu da, besteak beste, Argentina, Belgika, Uruguay, Portugal, Mexiko, Italia, Espainia eta Euskal Herriko ikastoletako ordezkariak.

Lau egunetan, eskola berritzaile ezberdinak bisitatzeko aukera izan dute eta praktika onen inguruko hitzaldi anitzak jaso.