Imanol Agirretxe Ikastolan!

5 urtekoak "Futbola" proiektuan murgilduta daude eta gaur arratsaldean goi mailako punta-puntako jokalari profesional baten bisita-sorpresa jaso dute! Imanol Agirretxe Real Sociedad-eko aurrelaria gure Ikastolara hurbildu da gure ikasleek aldez aurretik prestatutako galdera batzuei erantzutera. Hori gutxi ez eta solasaldia amaitutakoan autografo mordoa sinatu dizkigu eta beste horrenbeste argazki atera ditugu berarekin, denon (txiki zein ez hain txiki...) gozamenerako. Bertakoa, gertukoa, langilea, apala eta eskuzabala. Horixe da Imanol! Orioko Herri Ikastolaren izenean, ESKERRAK eman nahi dizkiogu Imanoli bere denbora gurekin partekatzeagatik! Gora REALA eta aupa IMANOL!