Neskak ere futbol jokalari apartak! Ainhoa eta Naiara Ikastolan!

NESKAK ERE FUTBOL JOKALARI APARTAK. AINHOA MATEOS ETA NAIARA IRURETAGOIENA IKASTOLAN!
Aurreko astean Imanol Agirretxe etorri bazen Ikastolara, oraingoan Ainhoa Mateos, Errealeko jokalari ohia eta Naiara Iruretagoiena, Zarauzko jokalaria, maiatzaren 11n ikastolan izan ziren, beraien esperientzia eta bizipenak gurekin partekatzen. Eta nola ez, amaieran ikasleei sinadurak egin zizkieten beraien beso, kamiseta eta papertxoetan.
Mila esker, Ainhoa eta Naiara!