EUSKARALDIA: eman izena eta parte hartu!

IKASTOLAN, HHko SARRERAN ERE IZENA EMAN DEZAKEZUE!

Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?
Aukeratu zure rola eta eman izena: http://izenematea.euskaraldia.eus/

AHOBIZI 
Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz.
Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere bai.
Ahobizi izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Ahal duzun guztietan euskara erabiltzeko prest? Ahobizi zara!

BELARRIPREST
Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.
Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.
Belarriprest izateak ez du euskaraz hitz egiteko gaitasunarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik! Dakienari zuri euskaraz hitz egiteko gonbitea egin nahi diozu? Belarriprest zara!