Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikastola egunerako prestaketa lanetan!

2022/06/02

Bi urteko etenaldiaren ostean, larunbat honetan berriz ere ikastola eguna ospatzeko gogoz gaude ikastolan eta dena borobil irten dadin entsegu zein prestaketetan buru belarri gabiltza jada.

 

Ez da edozein urte aurtengoa gainera, gure Ikastola sortu zela 50 urte pasa baitira eta harrotasunez gure ibilbideari begira gaude. Oinarria sendoa du gure Ikastolak eta urtez urte, egoera bakoitzera egokitzen jakin izan dugu. 

Larunbatean egingo den emanaldian, 50 urte hauetan gure izan ditugun abestiei egin nahi diegu gorazarre, gure Ikastola musikaz lagundu duten abestiei, Ikastolako geletatik etxeko sukalde guztietara sartu diren abestiei.

Horrez gain, aurten ospakizun borobileko urtea denez, hemendik 50 urteko haurrei utzi nahi dizkiegun objektuz bete nahi dugu “Kutxa bira” ordungo haurrek ere nondik datozen jakin dezaten.

Hau gutxi balitz, emanaldiaren ostean aireratuko den puxikaren inguruko azalpeak ere jaso dituzte geletan horretan erabat murgilduta dabiltzan guraso batzuen eskutik eta simulazio bat ere egiteko gai izan dira gure ikasleak bertatik bertara gertatuko dena islatuz. 

Gurean hain maitagarria den Xalto igela aireratuko dugu, berak nahi duen tokira bidaiatu eta hala dagokionean lur har dezan. Horretarako jakintza asko behar da eta guraso hauek emandako datuei esker, Xaltok estratosferara bidaiatuko duela jakin dugu, horretarako beharrezko izango dituen tresnen azalpenak jaso ondoren. A ze buru argi pila ditugun inguruan!

Ikastola egun berezia dugu beraz parez pare…ospa dezagun bada guztiok elkarrekin dakigun bezala. Bejondeigula!

 

Ikastola eguna