Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Berrikuntzak LHn: Pertsona eredua hezkuntzaren zutabe

2021/10/14

 

Orioko Herri ikastolan berrikuntzei begira gaude. Orain arteko hezkuntza paradigmak ez du balio, gizarteko beharretara egokitu eta aldateketarako prestatzen hasiak gara. Horretarako, beste zazpi ikastolekin batera eraldaketa prozesuan murgildu gara. Eraldatzeko gogoa dago, eta berrikuntzaren bila ari gara etengabe, testuinguru berri bat sortzeko.

Iaz Pertsona Eredua definitu genuen ikastolako komunitate osoarekin batera,  irakasle, hezitzaile, langile ez dozente eta familiekin batera. Orioko Herri ikastolatik ateratzen den pertsona batek zer nolakoa izan beharko lukeen elkar jartzen eta definitzen saiatu ginen. Ondoren, Pertsona ereduaren bereizgarriak definitu eta inpaktuak era neurgarrian idatzi genituen. Handik gelan izango diren esperientziak (Irakaskuntza Esperientzia Motak edo IEMak) diseinatzera pasatu ginen. 

Aurtengo lantaldeak, Iñigo Mujikak, Eli Urdangarinek eta Nere Manterolak Ikaskuntza Esperientzia Motak (IEMak) gelaratzeko ekoizpena egitea dute helburu. Ostegunero biltzen dira hiruak eta berrikuntzak poliki- poliki LHn ezartzen jarraitzea dute helburu. Gogoz ekin diote aurtengo ikasturteari.

 

WhatsApp Image 2021-10-14 at 17.25.13.jpeg