Nor gara

  • Norena da? Ikastola Kooperatiba-elkartea da, guraso-kooperatiba hain zuzen ere. Horregatik bere izena ORIOKO HERRI IKASTOLA, KOOPERATIBA ELKARTEA da.

 

  • Zein da Ikastolaren nortasun ezaugarri bereizgarriena? Gure Hezkuntza Proiektua eta Ikastolaren funtzionamendua gurasoek eta irakasleek elkarlanean egiten dugu, ikastolak behar duena identifikatuz eta autonomiaz erabaki eta landuz.

 

  •  Nola finantzatzen da? Ikastetxearen finantzaketa-ehunekorik handiena (% 80) Hezkuntza Sailaren, Gipuzkoako Foru aldundiaren eta Udalaren laguntzen eskutik dator. Gainerakoa (% 20), gurasoek –kuoten bidez– ordaintzen dute.

 

  • HIZKUNTZAK:
  • EUSKARA: 2 urtetik Batxilergoa edo Lanbide Heziketa bukatu arte.
  • GAZTELANIA: 1. mailatik Batxilergoa edo Lanbide Heziketa bukatu arte.
  • INGELESA: 4 urtetik Batxilergoa edo Lanbide Heziketa bukatu arte.
  • FRANTSESA: DBH etapa osoan eta Batxilergoan aukerako gaia.
  • LATINA: DBH 4. mailan aukerako gaia.
  • KOMUNIKAZIO LANTEGIA: DBH 1. mailatik DBH 3. mailara.         

 

  • IDEOLOGIA-ANIZTASUNA BULTZATZEN DU IKASTOLAK:
  • Apolitikoa eta ez-konfesionala da, eta balio etikoak sustatzeko konpromisoa du

           

  • METODOLOGIA:
  • Euskal Curriculumean oinarrituta.
  • Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza.
  • Hezkuntza integrala, pertsona bere osotasunean hartzen duena.

 

  • KUDEAKETA-EREDUA
  • Partaidetzakoa.
  • Eraginkorra.
  • Demokratikoa.
  • Gardena.

 

  • PROIEKTU OSO BATEKO PARTAIDE
  • Euskal Herriko beste ikastolekin batera, Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatibako partaide da.

 

  • ZEIN DIRA IKASTOLAREN HELBURUAK?
  • Euskal Kulturan oinarritutako hezkuntza eskaintzea, kultura unibertsalari irekita.
  • Eskola euskalduna izatea, euskaraz biziko eta euskararen erabilera normalizatuaren bultzatzailea izango dena
  • Eleanitza: Euskara ardatz izanik, gaztelaniaz edota ingelesez egiteko gai izango diren ikasleak heztea.
  • Euskal Curriculumaren arabera, gure ikaslearen gaitasunak mailarik handienean garatzen lortzea, giza izaeraren hiru eremutan:
  • Gizabanako gisa (egoera pertsonala)
  • Gizarteko kide edo partaide gisa (egoera soziala)
  • Naturako partaide gisa (egoera naturala)
  • Herrikoia izatea:

o    Orioko bihotza, kultur ekintzen antolatzaile eta partehartzaile.

o    Euskal Herriko kultur ondarea ezagutu eta baloratuko duten ikasleak heztea.

  • Askotarikoa/anitza:

o    Ikuspegi, jarrera, irizpide eta jokabide desberdinak errespetatu eta garatzeko askatasuna izatea.

o    Askatasunean bizitzen eta besteen askatasuna errespetatzen ikastea.

  • Unibertsala:

o    Beste herrialdeetako kultura eta hizkuntzekiko interesa sortu eta kultura ezagutzea.

o    Gure hizkuntza eta kultura beste herrialdeetako jendeari ezagutaraztea.

  • Hezkuntza integrala:

o    Adimena garatzea

o    Alderdi afektiboa garatzea

o    Alderdi psikomotorea garatzea

o    Balio eta sinesteen alderdia garatzea

  • Berdintasunaren aldekoa:

o    Gizarteko sexu-diskriminazioak gainditzeko gaitasuna lortzea.

o    Kalitatezko hezkuntza ziurtatzea guztiei, maila soziokulturalean edo ekonomikoan egon daitezkeen diferentziak konpentsatzeko bideak jarriz.

o    Kalitatezko hezkuntza ziurtatzea ikasle guztiei, gaitasun fisiko nahiz psikikoak direla-eta haurren artean dauden diferentziak konpentsatzeko bideak jarriz.

o    Hezkuntza eta irakaskuntzaren helburu eta metodoak talde edo kide bakoitzaren egoera eta erritmora egokitzen saiatzea.

  • Elkartasunaren aldekoa
  • Aurrerakoia
  • Hausnarketaren aldekoa
  • Kritikoa
  • Aktiboa
  • Hobekuntzaren aldekoa
  • Optimizazioaren aldekoa
  • Irekia:

o    Edozeini

o    Udalarekin eta herriko erakundeekin lankidetza-harremanak egin, eta, behar denean, eskura dituen azpiegiturak eskaintzea.

o    Herriko ekimenei irekia.

  • Elkarrizketa eta komunikazioaren aldekoa.
  • Lurraldetasunaren aldekoa: Euskal Herriko zazpi herrialdeak kontuan izango dituen proiektuak bultzatu eta garatzea. ditu.