Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Kurtso hasieran berriz ere elkarrekin

2021/09/30

Ikasleak bezalaxe gurasoak ere irrikaz egoten dira kurtso hasieran egiten den guraso bilerara etortzeko.  Aurtengoan parte hartze datuak bildu ditugu eta zuekin partekatu nahi ditugu Orioko Ikastolan gehien ematen diren joerak ezagutzeko.

Kontuan izanda Orioko Ikastolan guztira 750 ikasle ditugula, bileretan parte hartu duten guraso kopurua %72.6a da. Horietatik %89k streaming aukera baino nahiago izan dute aurrez aurreko bilera egitea. Euskarazko bilerak izan dira parte hartze handiena izan dutenak, %83.9ko partaidetza bilduz. Azkenik, berdintasunaren bidean oraindik zer egina badugula erakusten duen datu bat: bilerara bertaratutakoen %74.4a emakumezkoa izan da. 

 

ohiko batzarra 2020_3.jpg