Albisteak

IKASTOLAKO IKASLE-OHIEK BI OHOREZKO MATRIKULA LORTU DITUZTE! Orioko Herri Ikastolan DBHn EKI proiektuan hasi ziren bi ikasleek ohorezko matrikulak lortu dituzte batxilergoan. Mafalda Lertxundik Oteitza Lizeoan lortu du ohorezko matrikula eta Ainhoa Marticorenak Donostiako Larramendi ikastetxean.

Pasa den astean Iban Osa, ikastolako gurasoaren eskutik, spinning saioak jaso genituen DBH4ko ikasleek. 
Spinning saio bat nolakoa den azaldu zigun eta baita egur pixkat eman ere!
Mila esker Iban!

Maiatzaren 17an, ostiralarekin, Homofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatu zen eta Ikastolako ikasleek koloredun loreak sortu eta margotu dituzte lorategietan jartzeko.
Urola-kostako udal eta ikastetxeekin batera, ekimen hau burutu da homofobiaren kontra gizartea kontzientziatzeko. 

Ikastolako jangelan, bazkaltzeaz gain, bazkalostean tailer eta jolas ezberdinak egiten dituzte ikasleek. Oraingo honetan buruhandiak egin dituzte, ondoren beraiekin jolasteko.

Zein ondo pasa zuten!

Iaz kolosala izan bazen, aurten mundiala izango da: ekainaren 15ean, larunbatarekin, ospatuko dugun Ikastola Egunean herri bazkaria antolatuko da berriz ere. 

ElkarMaker proiektua Gipuzkoako Foru Aldundia, Ikastolen Elkartearen  eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren artean aurrera eramaten ari diren  egitasmoa da. 

Orioko Herri Ikastolako LH 1. eta 2. mailako ikasleek baratza landu dute proiektu gisa, eta baratzean landatu dituzten barazkiak saltzera joan ziren atzo, ostegunero herrian egiten den azokara.

Orriak

Albisteak-era harpidetu