Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

INNOVAMATeko formakuntza jaso dute LHko irakasleek

2021/10/07

Aste honetan Innovamat matematikako proiektu berriari buruzko formazio saioa jaso dute LHko irakasleek.

Bi saio egin ziren. Hasierako saioan, LH 4, 5 eta 6. mailako irakasleak bildu ziren eta ondoren, LH 1, 2 eta 3. mailakoak. Adin tarte bakoitzak bere ezaugarriak dituenez, ahalik eta formakuntza zehatzena izan zedin.

Irakasleek aipatu dutenez, oso ongi etorri zaie kurtso hasierako saio hau eta honez gain, Inonovamateko arduradunen etengabeko aholkularitza izateak, segurtasuna eta lasaitasuna eskaintzen die.

Oraingoan, irakasleek jaso dute formakuntza, baina aurretik aipatu izan dugun modura, familientzat ere eskaintzeko asmoa du Ikastolak. Laister, izango duzue honen berri.

IMG-20211004-WA0008.jpg