Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Sexu heziketa saioak, Lilimaren eskutik

2022/10/11

DBH 2ko ikasleek Lilima sexu heziketa eta aholkularitza elkarteak eskainitako saioak izaten ari dira aste honetan zehar.

Sexualitatea modu zabal batean landu dute: aniztasun sexuala, sexualitate motak, estereotipoak, mitoak… besteak beste. Modu berean, adin horretan sortzen diren zalantzak argituko dituzte denen artean, eta auto-estimua, gogo sexuala eta harremanei buruzko hausnarketak egiten ari dira.

DBH 2Ako ikasleak lan taldean Lilimako saioan