Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Herriko baratzeetan esploratzen

2022/10/26

HH3ko txikiak ederki ibili ziren herriko baratzeetan bertako bazterrak arakatzen.

Haitz eta bere familia baratzean ibiltzen direla eta, laguntxo guztiak gustura joan ziren baratzaren nondik norakoak ezagutzera. Hantxe ibili ziren, barazki ezberdinak ikusten, landatzen, ureztatzeko ura ateratzen, xomorro txikiekin jolasten …

Eskerrik asko Haitzen amatxo Nagore, amona Belen eta Naima arrebari! Berriz ere gustura ibiliko gara familiekin elkarlanean.

Orioko Herri Ikastola