Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

2.000 zapi baietz!

2022/11/29

DBH4ko ikasleak gara eta San Nikolas festetarako zapiak egin ditugu. Zapiak, Ikasketa bidairako dirua lortzeko helburuarekin egin ditugu eta bakoitza, 2 eurotan salduko dugu. Salmenta postua abenduak 1, 2 eta 5an arratsaldeko 16:30ean Ikastolako Pergolan jarriko dugu, eta baita txupinazoan, herriko plazan ere.

Bestalde, zapiak sortzerako garaian, Sarai Garmendia ikasle ohiaren laguntza izan dugu, beraz, mila esker zuri ere, Sarai!

Gure erronka txupinazora denok zapia jantzita joatea da eta, horretarako, zuen laguntza ezinbestekoa da.

Lagun iezaguzu erronka betetzen. 2.000 zapi baietz!!

 

San Nikolas festetarako zapia