Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH2koek tsunamien inguruko proiektua bukatu berri dute

2022/11/30

Tsunamien inguruan jakiteko googa erakutsi zuten Orioko Ikastolako LH2ko ikasleek eta, beraz, horren inguruan aritu dira azken hilabete hauetan.

Hasieran beldur eta kezkatik bizi izan dute gaia zenbait ikaslek, Orion ere tsunami bat gerta ote daitekeen… baina informazioa aztertzen jarri eta itsas azpiko plaka tektonikoen kopurua handitzen denean arrisku handia dagoela ohartu dira eta beraz, Orio eta ingurua, ez direla arrisku guneak ondorioztatu dute.

Horrez gain, tsunamiak gertatu izan ohi diren lekuak munduko mapan kokatzen jardun dira.

Tsunami batek sor ditzakeen olatuak oso handiak direla ere konturatu dira, baina ohikoenak 10-25 metro arteakoak direnez, olatuaren altuera irudikatzen laguntzeko, plazoletan hariarekin metro kopuru horiek neurtzen aritu dira. Ondoren, ikastolako goiko solairutik behera eta zimitariotik behera bota dituzte hari horiek olatuaren altuera begiz errazago irudikatu ahal izateko.

Hainbat informazio biltzen dituen liburuxka bat sortu dute eta, azkenik, LH4. mailakoen geletara joan dira beraiek ikasitako guztiaren inguruko azalpenak ematera.

Orioko Herri Ikastolako ikasleak tsunamien inguruko azalpenak ematen.