Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBH3ko ikasleak irristatzen eta irisgarritasuna lantzen

2023/02/02

DBH3ko ikasleak Donostian izan dira Txuri Urdin izotz-pistan. Horren aitzakian, aldez aurretik, Alicia Figueroarekin irisgarritasunari buruz gogoeta egin dute. 

Orioko Herri Ikastolako DBH3ko ikasleak egun-pasa izan dira Donostian. Ongi pasatzeko asmoz Txuri urdin izotz-pistara joateko plana egina zuten, baina tartean Alicia Figueroa gurasoaren eskutik irisgarritasunari buruz hitz egiteko aukera paregabea izan dute. Alicia Figueroak azaldu dienez, ezintasun fisikoren bat duten pertsonek herri gehienetan aurkitzen dituzten oztopo arkitektonikoak, adibidez, hondartzara joateko. Egoera hobetzeko, Orioko udalarekin batera, Orioko oztopo arkitektonikoen mapa egin dute eta, jada hasiak dira horiek konpontzen. 

Hitzaldiaren ostean, ikasleak izot-pistara joan dira eta bakoitza bere abileziarekin, baina denak elkarrekin, ongi pasa eta barre batzuk egiteko aukera paregabea izan dute. Egun eder bat gehiago oroitzapenen zakurako!

Alicia Figueroa Orioko Herri Ikastolako DBH3ko ikasleei hitzaldia ematen