Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Familiak gelan proiektuaren barruan egin dute LH4.mailakoek grafitia ikastola eta kiroldegiaren inguruko horman.

2023/05/03

Ikasleek euskal kutura, kirola eta herria izan dituzte kontuan artelana egiteko orduan.

 

Irudikatutako elementuak honakoak izan dira: Irulegiko eskua, hainbat kirol eta Euskaraldiko bola koloretsuak. Kolore horia eta urdina erabili dituzte grafitiaren oinarri moduan. Gisa honetara, kolore horiarekin Orio herria irudikatuz eta urdinarekin, berriz, errioa.

Bozetoak egiten nahikoa buruhauste izan omen dute, baina esprai boteilak astintzen berriz, izugarri gozatu dute!

 

Orioko Herri Ikastolako ikasleek egindako grafitia.