Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

HH4koak eta HH5ekoak irteeran

2023/05/04

Eguraldia lagun, Haur Hezkuntzako bi talde zaharrenak herriko txokoetatik barrena ibili dira.

HH4koek herriko parkeen inguruko proiektua abiatu berri dute eta parke ezberdinak dituzten ezaugarriak ikusteko berauetan jolastera joan dira. Uko parketik hasi, Sukiako parkean hamaiketakoa egin, hondartzako parkean bazkaldu eta itzultzean azken geldialdia Goxokiko parkean eginiz ederki ibili dira. 🛝

HH5ekoak berriz, sukaldaritza proiektua ardatz izanik, gelako hiru gurasoen baratzak bisitatu dituzte. 
Ondoren Orioko hondartzako parkean bazkaldu dute HH4koekin. 

Eskerrik asko Anerren, Liamen eta Nahikariren gurasoei beraien baratzetako barazki goxo horiek nola zaindu erakusteagatik.

Orioko Herri Ikastola